Maiatzaren 5ean, 5. mailako ikasle, irakasle eta Josuerekin, Erandioko landare autoktonoak aztertu egin genituen.
Eskolatik irten eta gero ibilbide polita egin genuen.
Saliturrirako bidean, baso txiki batetik pasatu ginen eta hainbat landare ikusi genituen: hemengo orkidea mota batzuk, zuhaixkak, loreak eta zuhaitz mota batzuk.
Saliturrian XV. Mendeko iturri bat ikusi genuen.
Handik jarraitu genuen bidea eta “Hiru Gurutzetatik” Erandiora joan ginen. Erandioko ehun urteko “lavadero” batean hamaiketakoa hartu genuen.
Txango oso polita izan zen!
Eskerrik asko Josueri bere azalpengatik eta gurekin etortzeagatik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina